XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez da ahantzi behar EEEko Tratatuak bere preambuluan Europako herriei buruz mintzatzen dela, Elkartearen azken fineko funtsa politikoa Europako herrien arteko gero eta Batasun lotuago bat dela aldarrikatuz.

Ez da ahantzi behar aipaturiko Europar Parlamentuaren deklarazioak bere preambulua, Europako herrien izenean hitzekin hazten duela.

Parlamentuaren textuan herrien eskubideak ez dira jaso.

Parlamentuak giza eskubideen kontzepzio gizabanakoi bat du.

Eskubide kolektiboei dagokienez eskubide sindikalak soilik onartzen dira.

Halaere ba dira zenbait atala non herrien eta Kulturen existentzia gizabanakoen eskubideen aurrebaldintzatzat jo daitezkeen (25) Ikus nire Nota Giza Eskubideak Gaur in 27 Revista Vasca de Administración Pública, 1990 non herri eskubideen inguruko gogoeta teoriko batzu egiten dudan., hala nola:

- Diskriminazioaren debekua dela arrazagatik, koloreagatik, sexuagatik, hizkuntzagatik, erlijioagatik, direla iritzi politikoengatik edo jatorri nazional edo sozialagatik, dela guttiengo etniko baten partaide izateagatik... (3.2. atala).

- Giza duintasuna bortxaezinezkoa da (1. atala).

- Hezkuntzarako eskubidea eritzi filosofikoen arabera (16. atala).

Hizkuntzarekiko errespetoak eta hezkuntzarako eskubideak hizkuntza bat babesteko eta gizarte teknologikoan garatzeko neurriak eskatzen dituzte.

Eta neurri hauek hartu ahal izateko ekintza instituzional bat behar da.

Giza duintasunak edo dignitateak ere pertsonaren dimentsio guztiekiko errespetoa eskatzen du: dimentsio kulturala eta hizkuntzazkoa (ohiturak, hizkera, etab.), sinismen sistemaren dimentsioa...

Giza Eskubideen aldarrikapenek hitz borobilak baino zerbait gehiago lortu nahi badute eskubide horiek posible egiteko neurriak inplikatu behar dituzte.

3.5. Europar Elkartearen geopolitika

Beste dinamika bat nabaritu da Europar Elkarteetan, oraingoan dinamika geopolitiko bat.

Elkarteak sortu zirenean sei Estatu Eratzaileak nahiko homogenoak ziren bai ekonomia aldetik, bai gizarte mailan (askotan esan ohi da elkarteak frantziar eta italiar nekazaritza eta Alemaniar industriaren arteko konpromezu bat zirela, tartean bataren ikatza eta bestearen altzairua zeudelarik).

Zabalkuntzarekin oso ekonomia ezberdinak sartu ziran: Dinamarkako eta Eyrekoak Erresuma Batuarekin truke asko zuten eta Erresuma Batuaren ekonomia zaharkitua Commonwealth'eko herriekin lotura handiak zituen (gogoratu Elkarteak negoziatzen ari zirenean Erresuma Batuak ez zuela parterik hartu nahi izan, eta metropoli honen kolonia ohien inguruan kontzentratu zala).

Beraz hiru estatu hauen sarreak aldaketa garraintzitsuak suposatu zituen bai Elkartearen geografia politiko ta ekonomikoan, bai bere oreka ekonomikoan: pisua iparralderantz zijoan.

Gero Greziaren sarrerarekin beste aldaketa bat gertatu zan: Mediterraneoaren ardatza (lehen Italia ordezkari nagusia zelarik, Frantziaren Mediterraneoaren proiekzioa ez zelako hain pisutsua) eta Elkartearen geopolitikan jauzi izugarri bat: Greziak ez zuen beste Estatu Partaiderik bere mugen bestaldean, ...